XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.20. irudia. Mach-en uhinen sorrera.

Uhin-fronte guztien tangentea den konoaren zabaldura-angelua hauxe da:

Denetara, fronte koniko bat gertatzen da.

Horrelako kasuetan sortzen diren uhin konikoei, Mach-en uhinak edo talka-uhinak deritze (17.20. irudia).

Hauxe da, prezeski, hegazkinak abiadura supertsonikoz, alegia, soinua baino bizkorrago, higitzen ari direnean gertatzen dena.

Antzeko zerbait sortzen da itsasuntziak ur baretan higitzen direnean.

Uraren gainazalean uhinek dutena baino abiadura handiagoaz higitzean, angeluaren forma duten talka-uhinak sortzen dira.

Egoera berezi gisa, soinuaren horma izenekoaren azalpen grafikoa egin da 17.21. irudian, hots, denean sortzen den egoera.

17.21. irudia. Soinuaren hormaren adierazpen grafikoa.

Irudian agerikoa denez, iturriaren aurrekaldean hegazkinak sorturiko uhinak gainezarri egiten dira fasean, (...).